Nerbio sistemak gure inguruan eta gure gorputzean gertatzen dena aztertu eta erantzunak agintzen ditu.
Nerbio sistema gure organismoko sistemarik komplexuenetakoa da.Haren lana informazioa jasotzea, jarraiatzea eta aztertzea da.
Informazioa elektrizitate maduan transmititzen da nerbio sistemaren bidez.
Nerbio sistemak entzefaloa,nerbioa eta bizkarrezur muina ditu.
Baditugu organo batzuk kanpotik eta gure gorputzetik informazioa hartzeko.
Zentzumen organoek kampotik hartzen dute informazioa,eta informazio hori korronte elektriko bilakatzen dute,nerbio sisteman hartu ahal izateko.
Gure gorputzeko informazioa organo errezeptoreei esker hartzen da.
Nerbioak informazioa transmititzen dute.
Nerbioak zuntzak dira eta gure gorputzeko atal guztietara iristen dira.Atal horiek entzefaloarekin eta muinarekin lotzen dute.
Bi nerbio mota daude:zentzumen nerbioak eta nerbio motorrak.Zentzumen nerbioek informazioa organoetatik entzefalora eta bizkarrezur muinera eramaten dute.Nerbio motorrek entzefaloaren eta muinaren aginduak beste organoetara eramaten dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario